Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Irratigintza



Azken urteetan Uribarri BHIko ikasleak Bidebieta irratira joan izan dira bertan irratigintza lantzeko. Hori dela eta, eskuragarri dituzue Bidebieta irratiaren YouTubeko kanalean bideo hauek.



Aurten ere, gured DBH 3ko ikasleak bertaratu dira eta pila bat ikasteaz gain, grabazio batzuk egiteko aukera izan dute. Hain zuzen ere, MĂłnica LĂłpez eta Mailen PĂ©rezek ondorengo testua idatzi digute egindakoak azalduz:

Basauriko irratira joan baino lehen irratigintzako hiru saio izan genituen. Lehenengo saioan irratitik aditu bat etorri zitzaigun, eta irratiaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Bada, irratiari buruz hitz egin genuen, eta irrati saio baten eskema baliatuz, antzerki txiki bat egin genuen ikaskideekin. Bigarren eta hirugarren saioetan taldetan jarri ginen eta bakoitzak irratian irakurtzeko berri bat asmatu zuen. Hori egin ostean, taldez talde klase osoaren aurrean egindako irrati saioa irakurri genuen, eta klaseko azkenengo minutuetan talde bat sortu zen Basauriko irratira joateko. Irratira joateko egunean institututik atera ginen 3DBHtik aukeratutako ikasleok, eta Basauriko gizarte etxeraino joan ginen. Han Basauriko irratiaren nondik norakoak azaldu zizkiguten eta nola grabatzen zen irakatsi ziguten; guzti horren ostean, , talde bakoitzak saio labur bat grabatu zuen bi biderrez. Bukatutakoan, institutora itzuli ginen. Aitortu behar dugu asko ikasi genuela, eta, orokorrean, oso esperientzia aberasgarria izan zela denontzat. Nahiz eta gutariko batzuek irratia dagoeneko ezagutzen zuten, eskolarekin bisitatu baitzuten, primeran pasatu genuen.

Hemen doaz DBH 3. mailako klasekide batzuen argazkiak, Basaurin eta inguruko herrietan publikatzen den Geuria egunkariaren ale batekin. Oso eskertzekoa da Geuriaren lana, euskaraz argitaratze baita. 





Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario