Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Zientzia azokan saridunak!



URIBARRI BHIko zientzilari eta injenieruak!!

Gure institutuko bi ikasle taldeek finalista bezala, aurtengo zientzia azokan hartu dute parte.

Lehiaketan, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba zein Nafarrotik, ikastetxe ezberdinetako 110 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik, 20 proiektu onenak Bilboko Arenalean, ikasleek erakutsi eta azaldu zituzten. Aipatzeko da gure institutuak fase finalean, bi talde sartu zituen ikastetxe bakarra izan zela. Uribarri BHI ikastetxeko talde biek, irratian, telebistan zein hortik pasatu zen hainbat jentearen aurrean, haien proiektua bikain azaldu eta erakutsi zuten.

Arratsaldean, sari nagusiak jasotzeko momentuan, 7 talde baino ez ziren geratzen eta hor zeuden gure talde biak!!! Zorionak Neska mutilak!!!!!

Taldeen izenak sakatu proiektuen partaideak, proiektua eta epaimahaikideen balorazioak ikusteko. Merezi du! 

 

GDS (GIRLS DOING SCIENCE): 1.Batx - Saria: Bizkaia Talent-eko Formazio-Beka

Belestial Industries: 4.DBH - Saria: Granadan “Ciencia en acciĂłn” azokan parte hartu. 

 

Argazki galeria ikusteko klikatu. 

Share on Google Plus

About Iker

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario