Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Egiptori buruzko komikiak talde kooperatiboetan

DBH 1eko hainbat ikasle taldek, Geografia eta Historia arloan, Egiptori buruzko komikiak sortu dituzte talde kooperatiboetan aurtengo ikasturtean. Egipziar zibilizazioaren ezaugarri nagusiak landu eta gero, aurretiaz osatutako taldeetan, hainbat gairen artean bat aukeratu eta gaia komikiaren bidez adieraztea zen asmoa.



 Besteak beste ondorengo gaiak zeuden eskuragarri: 
  • Goi eta Behe Egiptoko unififikazioa eta lehen Faraoia, Menes. 
  • Kleopatraren bizitza
  • Osirisen mitoa
  • Momifikazioa eta hil osteko bizitza 
  • Piramideen eraikuntza
  • Nilo ibaia eta nekazaritza
  • Rosetta harria eta hieroglifikoen deszifratzea
  • Akenaton eta Nefertitiren iraultza erligioso-artistikoa
  • Howard Carter eta Tutankamonen hilobiaren aurkikuntza




Asmo nagusia, hasieratik lana ondo banatzea zen, taldekideen ezaugarri ezberdinak konbinatuz, bakoitzak bere aportazioa egin zezan horrela guztien artean emaitza ederra lortzeko. 

Komikiaren osaketak ikasleen partetik gaitasun anitzak eskatzen ditu, informazio bilaketa eta informazioaren kudeaketaz gain, landutakoa formatu fisiko batean plasmatu behar delako, horretarako formatu eta bineta kopurua ondo aukeratuz, informazioa zehazki hautatuz irudiekin ondo lotzeko eta azkeinik emaitzaren estetika ere zainduz. 









Ondorengo bideoetan talde batzuen proiektua azaltzen da, lanean ari direla grabatuta: 








Ondorengo bideoetan talde batzuen ahozko aurkezpena agertzen da: 








Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario