Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Ikasturte amaiera

Beste urte bat pasatu da eta ikasturte amaierara heldu gara. Denetik bizi izan dugu ikasturte honetan, eta gutako bakoitzak mila eta bat ekintza burutu ditugu. Zailtasunak egon dira, baina poztasunak ere. Hemen edo han erratu gara, baina beste kontu askotan aurrera egin dugu, eta ikasturte hasieran baino askoz gehiago dakigu orain! 

Datorren ikasturtean, gehiago eta hobeto. Orain, merezitako uda dago gure zain. Oporraldi onenak izan eta indarberrituta itzuli gaitezela datorren urtean. Blog hau ere, zain izango duzue, beste ongi etorri bat eman eta ikasturte berrian gertatutakoaz berri emateko. 


Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario