Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Zientzia Azokan saria


2018ko apirilaren 21ean, urtero egiten den bezala, Zientzia azoka burutu zen Bilbon, Plaza berrian, eta bertan, Bizkaiako ikastetxe ezberdinetako hainbat ikaslek parte hartu zuten.



Noski, Uribarri BHIk ere, ordezkari ezinhobeak bidali zituen bertara, aurreko urtean parte hartu zuten berak: David Martinez eta Irene Fernandez de Gamboa. Ez hori bakarrik, bi ikasle hauek proiektu eder bat aurkeztu eta saria irabazi zuten! 



David eta Irenek Smart Twins taldea osatzen zuten eta haien proiektua ondorengoa izan zen: Zapatila batzuei bateria bat gehitu zieten, giza-mugimenduaren bidez hura kargatzeko. Piezoelektrizitatea izeneko proiektu honetan, energia zinetikoa energia kimikoan almazenatu eta hau elektrizitate bezala erabilgarri egotea ahalbidetzen da, horrela mugikorra kargatu edo gauean gainean eraman daitekeen argi bat pizteko, besteak beste. 



Hain zuzen ere, prozezua oso ondo ikusten da ondorengo bideoan, zeinetan bateriaren boltaia nola handitzen den ikus daitekeen. 






Energia ekoiztu ibiltzen! lemarekin proiektua bikain aurkeztu zuten eta epaimahiak eurei saria ematea erabaki zuen. 


Horren harira hau da ebaluatzaile-taldeak egin zien errekonozimendua:

"Arazo teknologiko bat aztertzeko erabilitako zorroztasunagatik, ikerketa-prozesuaren urratsak egoki eta zehatz aztertu dituztelako, eta emandako proposamena bereziki interesgarria delako."



Irene eta Davidek esker ona adierazi nahi diete proiektuan zuzenean edo zeharka lagundu dituzten guztei. Besteak beste, ondorengo pertsonek proiektua gauzatzen lagundu dituzte eta aipamena merezi dute: Alde batetik, Jon Landabidea eta Alberto Llamosas, proiektuaren atal teknikoan eta beste alde batetik egunean bertan hurbildu ziren ikasle eta irakasle guztiak ere. 






Hain zuzen ere, egun horretan hainbat ikaskide eta irakasle hurbildu zitzaizkien Zientzia Azokara eta ondorengo argazkietan momentu horiek guztiak bilduta aurki ditzakezue:


Azkenik, aipatu behar da bi irabazleek sari bat irabazi dutela. Bizkaia Talenteken eskutik azokan parte hartzen duen gazte-talde bat Mouvement International pour le Loisir Scientifique et Technique (MILSET) erakundeak antolatutako ekintza batera eramango da. MILSET irabazi-asmorik gabeko gobernuz  kanpoko erakunde bat da, zientzia- eta teknologia-programak antolatzen dituena, ondorengo helburuarekin;  pertsona gazteengan kultura zientifikoa garatzea. Era berean, zientzia Azokan parte hartzen duten gazteei lau plaza eskainiko dizkie Bizkaiko Profesionaltasunerako Eskumenen Programan parte hartzeko.

Uribarri BHIren partez, zorionik beroena Irene eta Davideri! Bejondeizula bioi! Eta horrela segi! 

Azkenik, Zientzia Azokako argazki gehiago ikusteko ondorengo linkean topatu ditzakezue: https://flic.kr/s/aHsmeGr9nu



Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario