Uribarri Institutoak hainbat urte daramatza Ikasketa Kooperatiboa lantzen. Hezkuntza sisteman gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den metodologia honek ikasleen arteko kooperazioa bilatzen du, ikasleek dituzten gaitasunak batuz talde bakoitzeko kide bakoitzak bere aportazioa egin eta besteena jaso dezakeelarik. Helburua guztiok gehiago ikastea da eta aldi berean, baita kooperatzen ikastea ere.
Honek guztiak, denbora asko eskatzen du, eta lanketa konstantea. Lehenik talde kohesioa sustatzen da eta ondoren ikasketa kooperatiboan sakontzen da bai beste zerbait lantzeko baliabide bezala eta baita Ikasketa Kooperatiboa bera eduki bezala landuz.
Orohar, hainbat taldetan banatzen da klasea. Taldeak egiterakoan, ikasleen heterogeneitatea kontuan hartzen da, denok baikara ezberdinak eta denak baitaukagu zer eskaini eta zer jaso. Behin taldeak eginda, talde barruan rol banaketa egiten da, taldearen funtzionamenduan garrantzitsuak izango direnak. Hortik aurrera, eguneroko ariketa edo lan ezberdinak denon artean ahalik eta hoberen egitea izango da helbura, guztion artean ondo kooperatuta gutako bakoitzak lortu dezakeena baino askoz gehiago lortu dezakegulako! Eta bidean pila bat ikasi!
0 comentarios :
Publicar un comentario