Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Uribarri BHIko irrati taldea

Aurtengo ikasturtean zehar, ohiturari jarraituz, asteko egun batzuetan zehar atsedenaldian irratia entzuteko aukera izan dugu. Zorionez, ikasle talde batek euren denbora eta energia eskaini digute gure jolastokia alaitu eta euskara zein ingelesa sustatzeko. 

Hona hemen irratia posible egin duten ikasleen argazkia: Bertan, Kristina, Eva, Olaia, Monica, Asier eta Oscar daude. Haiek izan dira, uhinen bidez, horrenbeste abesti helarazi dizkigutenak.



Bestalde, ezin dugu ahaztu dena ez dela aisialdia. Egia da modako azken abestiak jartzeak gure atsedenaldiak alaitu dituela, baina haratago joan da euren iniziatiba. Izan ere, egun berezietan (Azaroaren 25a, martxoaren 8a, maiatzaren 17a, euskararen eguna, lehiaketak...) programa bereziak eskaini dituzte, euskararen, emakumearen edo LGTB+ kolektiboaren alde eginez edo sari lehiaketetan lagunduz. Azkena, literatura sarien banaketa izan zen, beste post batean daukazue! Hori ere, bisitatu!  

Laburbilduz, gure eskerrik beroenak eurei egindako lan guztiagatik. Espero dezagun, datorren urtean ere, lan on honi jarraipena emateko prest egongo direla! Eskerrik asko kuadrilla! 

Azkenik, hemen dago irratia posible egiten dutenekin egindako bideoa. Tamalez, talde osoa batzea ez zen posible izan, baina haietako batzuek bikain kontatu digute zertan datzan euren eginbeharra. 






Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario