Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Bertsolaritza

Aurten, 2017/2018 ikasturtean, aurreko urteetan egindako lanari jarraipena emanez, bertsolari bat izan dugu gure artean, Xabier Enbeita. Gernika-Lumon jaiotako bertsolaria gurekin izan dugu DBH 1 mailako ikasleekin bertsogintza landuz. 

Kasu honetan, ikasturtea amaitzen doa eta Bertsolaritza tailerrak ere, bere amaiera izan zuen. Momentu ona da beraz, begirada atzera bota eta egindakoan erreparatzeko; DBH 1eko ikasleek Euskara lantzeaz gain, gure hizkuntzaren bereizgarria den bertso formatua ezagutu eta erabiltzeko aukera izan dute. 



Aurten 3 egitasmo nagusi burutu dira:
  1. Agenda 21 egitasmoari lotua, 5.en edukiontzia gaiaren gainean klase bakoitzak bertso bana prestatu du. 
  2. Azaroaren 25ean ospatzen den emakumeen kontrako indarkeriaren egunerako bertso eder batzuk prestatu zituzten gure ikasleek. 
  3. Lau taldeen artean bertso saioaren egitura duten bertsoak asmatu dituzte. 


  • 5. Edukiontziaren aldeko bertsoak hemen dituzue ikusgai: 




Udaletxean kutxa

eskatzean doan,

giltza erabilita

kontainer ondoan.

Patatazko poltsetan

konposta giroan,

edukiontziak daude

Basauri osoan.

Edukiontzi marroi
patatazko zaku,
guztiok egin behar
dugu birziklatu.
Haragi ta arraina ez,
berdurak pilatu,
janaria desegin,
konposta eratu.

Agenda hogeitabat
guk nola daukagun
guztiok elakarrekin
ea ikasten dugun.
Konposta egitean
landareak txukun
Basauri hobetzeko
birzikla dezagun.

Itzela da Basaurin
dugun kutsadura,
gauza denak botatzen
ditugu lurrera.
Basauritar guztiok
txerriak al gara?
Gure konpromisoa
birziklatzea da.




  • Azaroaren 25erako egindako bertsoak 

AZAROAK 25


EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA




Azaroak 25 (1A)

nolako krimena

emakume esklabak

ai nolako pena

azaroa hasita

25ean

oihu egiten dugu
biolentziaren kontran

denok berdinak gara
neska ta mutilak
egun garrantzitsua
gure emakumeentzat

agonia gau guztiak
eginda haizeak
bere malkoak isuriz
tximista oinazeak

mundutik matxismoa
ja desagertzeko
emakume ta gizon
berdin garelako

askatasuna egonda
bakea egongo da
emakume berriak
guztiok baikara

emakumeek ere
egun bat daukate
behingoz askatasuna
lortu behar dute

ez dugu ospatu nahi
hurrengo urtean
matxista gabe egon
nahi dugu bakean

Bertso hau entzungai dago hurrengo audioan.


Azaroak 25 (1B)

nik kontatzen dut dena
nire bihotz laguna
kontatu nion gauza
nuela maitasuna
niri biolentzia egin
geratu iluna
gaur da nesken kontrako
indarkeri eguna

emakume ta gizon
ez gara desberdin
ez dugu beti onartzen
baina ahalegin
amaitu behar dugu
indarkeriarekin
askatasuna lortu
behar da elkarrekin

eguna heldu da ta
neskak alai daude
borroka amaitzeko
gogoz bete gaude
indarkerian kontra
gaitezen elkartu
neskak eta mutilak
behar dugu batu

emakumeen eguna
hogeita bosta da
berdinak izateko
daukagu aukera
gizon ta emakume
gu berdinak gara
bakea egin dezagun
guztiok batera

azaroak 25
denon eguna da
emakume ta gizon
berdin berdin gara
ez dugu inoiz onartzen
heltzea jotzera
matxismoari goaz
aurre egitera

neska ta mutil jotzen
elkarren artean
onartezina dugun
gaurko gizartean
geroa elkarrekin
nahi dugu bakean
konpromisoa hartu
25ean

emakumeak hiltzen
urtean urtean
amaiera gabeko
espiral batean
defendatuko dugu
guztion artean
ez dugu onartuko
Basauri partean

  • Bertso saioaren egituran moldatutako bertsoak: 

    • Egindakoaren grabazioa: 

    • Bertsoak 
Hasierako agurra (1C)


Doinua: Caillou


Kaixo Uribarri
hoberenak gara
denk dakizue
entzun
bertsotara gatoz
abesteko gogoz
isildu guztiok
entzun
beti gaude hemen, beti ikasten
nahiago dugu jan eta lo egin
ta gure ikasgai hoberena hau da
lehen orain ta gero ere bai
entzun
entzun
entzun
entzun
(piribiribi)
Gara gu


Ofizioa (1B)


GAIA: Zu A enpresa bateko burua zara eta zu B bertako langilea. A-k langilea kaleratu nahi du, baina ez daki nola esan. B-k, ordea, familia handituko zaionez gero soldata igoera eskatu nahi dio, baina ez daki nola esan.


Doinua: Maritxu nora zoaz


1.- Gaurko eguraldiak
itxura ona du
ta hemen elkarrekin
elkartu gara gu
oso elegante zaude
hain zaude seguru
etorri bulegora
hitzegin behar dugu


2.- zein jator zatozen gaur
piropo horrekin
jakin nik ere zaitut
zu oso atsegin
ta zertaz hitzegin nahi
duzu zuk nirekin?
Lasai nik ere hitzegin
nahi baitut zurekin


3.- zer moduz familia
ta ingurukoekin?
Laister beste ume bat
zabiltza horren fin.
Lana gutxitu da ta
behar duzu jakin
denbora izango duzu
egoteko eurekin


4.- familia oso ondo
batuta, osorik
baina semea dago
erabat gaixorik
eta soluzioa
eman nahi diot nik
ez al daukazu nire
soldata igotzerik


Bakarreko lana (1C)


4 Oinak: Zaintza-Hitza-Arkatza-Hizkuntza


Doinua: Maritxu nora zoaz


Klasean beti gaude
egiten hizkuntza
klasean hitzegiteko
ez dugu hartzen hitza
irakasleak daude
eskatzen arkatza
irakasleak beti
daude egiten zaintza


Puntua emanda

Doinua: Markosek egin eban


Gurasoak hobeto
daude ume barik
baina umeak berriz
ez daude poz pozik
aita-ama guztiek
ez dute saririk
umeak lotan daude
gurasoak ezik


Bakarreko gaia: Egunero etortzen zarete institutura, baina beti ez zaudete gustora. Zeintzuk dira klase aspergarrienak?


Doinua: rapeatuz


Euskerako klaseak
oso aspergarriak
sentimendu ta aditz
ta fitxa guztiak


asteartean beti
lokartuta gaude
natalia eta Dani
oihukatzen daude


oraintxe bertan gaude
aspertzen klasean
horrela beti gaude
klase guztietan


baina aspergarriena
da bertso ikasgaian
beti ikasi ta entzun
hori gehienetan


Ofizioa (1A)


GAIA: Institutuko ikasle eta lagun bi zarete. Gaurkoan, baina, eztabaida eta borroka giroa daukazue zuen artean.


Doinua: Ama begira zazu


1.- Zu ez zara normala
zer gertatzen zaizu?
Nire arropa kolpez
apurtu didazu!


2.- Nigana ez etorri
orain oihukatzen!
Mesede egin dizut
hain itsusia zen!


3.- Gainera lotsagabe
orain hasi zara,
barkatu itsusia
zure aurpegia da.


4.- Lasaitu edo zure
aurpegi horren truk
nirea bezalaxe
utzi behar dizut!


5.- Ze amenaza kutre,
zer zaude esaten?
Zure aita ta ama
orkoak al ziren?


6.- Denbora galtzen gaude
hemen zarataka.
Zu oso polita zarata
ta agur Chiwaka!


Bakarreko lana (1D)
4 oinak: Adantza-Hartza-Hondartza-Martxa


Doinua: Maritxu nora zoaz


Oporrak dira eta
gozoa da hondartza,
Asierrek oso pozik
egiten du dantza.
Bere mutil lagunak
oparitu hartza
eta biek edaten
ze nolako martxa.


Puntua emanda


Doinua: Maritxu nora zoaz


Irakasle guztiak
gaixotu ezkero
institutora joan
esnatu ta gero
ojala pasatzea
hauxe egunero
denok amesten dugu
berdina goizero


Bakarreko gaia


Gaia: Langilea zara, 20 urte daramatzazu lanean. Aurten lehenengo aldiz izango dituzu oporrak.


Doinua: Ama begira zazu


Oso gogorra izan da,
urte asko lanean,
ez bainuen amaitzen
ezta ostiraletan.


Kokoteraino nago
bulego honetan,
familiari geroa
eskaini nahiean.


20 urte ondoren
opor asko daukat,
kokoteraino nago
beti jaten kit-kat.


Ta orain joango naiz
Brasil ikustera,
familia joango da
ondo pasatzera.


Bukaerako agurra (1A)


doinua: bob esponja


Adi al zaudete?
Ezetz maisu!!
parte bat!!
ezetz maisu
uuuuuu
zein da munduko institutu onena
uribarri
ikasle ta irakasle onenak
uribarri
etxerako lanak nahi badituzu
uribarri
eta ez badakizu nola egin
uribarri
uribarri
uribarri
uribarri heldu da

piribi









Hau izan da egindako guztia, eta hemendik aurrera, atsedenaldi batean egindakoa irratiaren bidez zabalduko dugu. Datorren urtean ere, bertsolaritzarekin jarraitzeko asmoa daukagu, ea bide honekin jarraitzea posible den! 

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, eta batez ere, Xabier Enbeita bertsolariari, izandako pazientzia guztiagatik! 




Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario