Orain dela gutxi arte, DBH 2ko ikasleak Erdi Aroko hiriak nolakoak diren ikertzen eta lantzen ibili dira. Hain zuzen ere, haietako talde bat egokitu zitzaion hiriaren azalpenaren entseguan zegoela aprobetxatuta, bideo hau grabatu genuen.
Klasea Ikasketa Kooperatiboaren metodologia erabiliz taldeetan banatu ondoren, bakoitzari hiri bat egokitu zitzaion: Bilbo, Gazteiz, Avila, Logroño, Iruña... Gai honetarako propio prestatutako galdera sorta osatu behar izan zuten guztien artean ordenagailuan, besteak beste, hiriaren jatorria, egitura, kaleak, eraikinak, ekonomia etab zehaztuz.
Bestalde, Erdi Aroko hiria gaur egungo hiriekin konparatzea ere sustatu zen, plano ezberdinak erabiliz.
Horretaz gain, egokitutako hiriaren ezaugarriak grafikoago azaltzeko kartulina batean taldekideek margotutako irudiak itsatsitako argazkiekin konbinatu ziren, formatu hori lagungarria izan baidaiteke ondoren klase aurrean azaltzeko.
Emaitza ikusi duzue. Nahiz eta entsegua izan, oso argi azaltzen digute nolakoa zen Gazteiz Erdi Aroan. Bikain ekipo!
0 comentarios :
Publicar un comentario