DBH 2. mailako ikasleek koloreak landu zituzten plastikan. Zenbat joku ematen duten koloreek!
Ondorengo argazkietan ikusgai den bezala, marrazki batean oinarritu ziren, eta ondoren marrazki horri fondo bat gehitu zioten gure ikasleek. Marrazkia bera izan arren, aurpegi bat, erabilitako koloreak anitzak dira kasu bakoitzean eta zer esanik ez fondoarekin. Hondartza batetik abstrakziora doaz proposamenak, animali anitzetatik pasatuz, besteak beste. Orohar, kolorea da protagonista eta egia esan ederrak dira egindako lanak! Zorionak guztioi beraz!
0 comentarios :
Publicar un comentario