Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Uribarri BHI Zientzia Azokan

  


Aurten ere, Elhuyar fundazioak antolatzen duen zientzia azokan parte hartu dugu. 4.DBHko teknologiako lau ikasleek, ur kontsiumoa murrizteko gailu bat aurkeztu zuten. 1. Batxilergoko 9 ikaslek, hirunaka, teknologia eta anatomia arloak batzen dituen zeharkako hiru proiektu aurkeztu zituzten. Talde bakoitzak, haren ideiaren ikerketa egin ostean, teknologiako 3Dko diseinua eta inprimaketa, muntaketa eta plaka kontrolatzailea programatu behar izan zuten, eta anatomian proiektuaren arabera,  garuna, muskulu-sistema eta bihotza sakon aztertu behar izan dute.

Proiektuek arrakasta handia izan zuten eta jende asko hurbildu zen proiektuen berri izateko. Zorionak guztioi!

 

Proiektuen deskribapen laburra:

 4.DBHko taldea:

XAGI Taldea: “Ur Kontsumo Murriztailea”

Egileak: Xin Lin, Asier Cordón, Gilen Pérez eta Irati García.

Hidraulika, 3D diseinu eta inprimaketa, robotika eta androideko app-ak, biltzen ikasleek ur kontsumoa murrizteko prototipo funtzional bat egin dute. Adibidez eskuak edo hortzak garbitzerakoan, beharrezkoa den ur kantitatea baino ez da gastatuko.

 

1. Batxilerreko taldeak:

FastBrain Industries Taldea: “TAPLIGHT”

Egileak: Pablo Wu, Edgar Lacalle eta Maria Alonso   

Garunak nola  erreakzionatzen duen aztertzeko prototipoa sortu dute. Prototipo honek pertsonek dauzkaten erreflexuak aztertzeko balio du, joku moduan erantzun-denbora oled pantaila batean adierazten.

 

Gihartek Incorporated: “WebAid”

Egileak: Joane Barquin, Ibon García eta Oihane Pineda.

Ikasle hauek, muskuluen aktibitatea irakurtzeko prototipo bat egin dute. EMG sentsorea eta elektromiogramak egiteko elektrodoak erabiliz, ohetik ezin den mugitu pertsona batek, besoko edo hankako muskulu baten aktibitate minimoa eginez, urrun dagoen erizain edo zaindari abisatzen du.

 

JOTAKA Taldea: “Heart Rating”

Egileak: Maitane Rábanos, Josune Díez eta Gorka Álvarez

Prototipo honek, kirola egin ostean, errekuperazioa adierazten  digu, eta horren ondorioz, ariketa moldatuak antolatu. Prototipoa txikia eta erabiltzeko erraza da informazioa pantailan batean erakusten. Ikasleek ere android aplikazio bat sortu dute, tableta edo mugikor batean grafiken bitartez ager dadin.

 

ARGAZKI GALERIA

Share on Google Plus

About Iker

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario