Ekainaren 9an, 2. mailako ikasleekin Euskalduna Jauregira BOS orkestra ikustera joan ginen. Bilboko Orkestra Sinfonikoak entsegu orokorra ikustera gonbidatu gintuen. Honetan, Erromantizismoko garaiko musika (1820-1910) entzun genuen. Bi musika lanak izan ziren: "Andromeda" Augusta Holmes konpositorearen Poema Sinfonikoa eta "Bariazio sinfonikoak piano eta orkestrarako" CĂ©sar Franck konpositorearena. Azken honetan, pianista gonbidatua JoaquĂn Achucarro izan zen, Bilboko pianista, 89 urte dauzkana!!! 13 urte zeukanetik mundu osoan zehar kontzertuak ematen ditu.
Eskerrik asko BOS orkestrari gure ikasleak gonbidatzeagatik Orkestra
Sinfoniko bat zuzenenan entzutera, eskerrik asko ikasle guztiei zuen jarreragatik eta nola ez, irakaseleei laguntzeagatik. Zoragarria izan zen musikaz gozatzea.
Gora musika, beti!!
0 comentarios :
Publicar un comentario