Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

BELDUR BARIK lehiaketa






Programako ekintza nagusietako bat Beldur barik lehiaketa da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie, eta adierazpen artistiko digitalak saritzen ditu aurten, neska-mutilek egiten dituztenak erakusteko nola egiten dieten aurre desberdintasunei Beldur Barik jarrerarekin. Hau da, jarrera horiek erakusten dute nola egiten dieten aurre neska-mutilek egun gizon eta emakumeen artean dauden desberdintasunei, errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian eta erantzukizunean oinarritutako jarreretan eta indarkeria sexistaren kontrako gutxiespen sendoan oinarrituta. Lanak aurkezteko epea irailaren 9an ireki da, eta azaroaren 5an itxiko da. Hiru kategoria daude: 1) 2006an eta 2007an jaiotakoak (2019an 12 edo 13 urte beteko dituztenak), 2) 2001 eta 2005 bitartean jaiotakoak (2019an 14-18 urte beteko dituztenak ) eta 3)1993 eta 2000 bitartean jaiotakoak (2019an 19-26 urte beteko dituztenak). Banaka edo taldeka parte hartu daiteke, ikastetxe edo ikasgela modura edo elkarte modura.

Gainera, hurrengo estekan topa dezakezu lehiaketa eta programari buruzko informazio gehiago. https://www.beldurbarik.eus/eu/#


Anima zaitez, eta parte hartu!

Share on Google Plus

About normalkuntza

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario