Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Zuztarluzeko Saria Eta Iritzia


Nerea:  Niretzat Zuztarluzeko  esperientzia ikaragarria izan da. Jakintza  berri asko ikasi  ditugu, eta gainera erabilgarriak direnak. Horretaz gain,  lagun asko egin ditugu, nahiz eta lehiaketa bat izan pertsona berri asko ezagutu ditugu. Nik ez nuen espero finalera heltzea , baina  ahalegintzen bazara lortzen duzu. Azkenean,  lortutako saria zoragarria  izan da eta gure lagunekin gozatu  ahal izan dugu. Espero dut Zuztarluze lehiaketak urte asko jarraitzea, beste  gazte batzuk ere gure esperientzia bizi ahal izateko.

Helena:  Zuztarluze ez da izan guk pentsatzen genuen bezala, akoz ere esperientzia  sakonagoa izan da. Gure herriari buruzko  hainbat jakintza gai interesgarri ikasi ditugu,  eta ziru nago etorkizunean ere  erabiliko ditugu. Beste ikastetxeetako ikasleak  ezagutzea ere oso atsegina  izan da ; oso ondo egon ginen haiekin lehiaketa baino lehen eta jolasten genuen bitartean. Urduri egon arren,  dibertigarria izan zen . Finalean tokatu zitzaigun gure kapitaina ere oso alaia eta abegikorra izan zen gurekin, beti  gu lasaitzen  saiatu zen . Beraz, nire azken balorazioa hauxe da: merezi izan du ikastea!.

Zuztarluzeko finaleko saria Hontza Extrem parke naturalera txangoa izan zen, hona hemen argazki batzuk:







Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario