Apirilaren 23an 12 - 18 urteko 400 gazteek ikasturtean landutako inkerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak aurkeztu dituzte Bilboko Plaza Berrian. Gazte horien artean gure ikasle batzuk egon dira Odola ura izango balitz... izeneko proiektua azaltzen: Natalia Benitez, Judith Andres eta Daniel Rabanos, 1. batxilergoko ikasleak.
Hona hemen proiektuaren laburpena eta hainbat argazki:
Eta odala ura izango balitz...
Ikusi bideo hau eta jakin egingo duzue!
Zorionak Smart teens taldeari, eta mila esker Jon Landabideari, Fisika.Kimika irakasleari, proiektuaren arduradunari:
"Basauriko Uribarri BHI institutuak bere esker ona agertu nahi dizue, Odola ura izango
balitz... zientzia proiektua gauzatu eta Zientzia Azoka 2016an plazaratzeagatik.
Halaber, eskertu nahi dizue zuen lanerako grina, esku zabaltasuna zeuen denbora emanez
eta Zientziaren alde egindako ekarpena.
Ordezkari onak izan zarete.
Eskerrik asko"
URIBARRI BHI
0 comentarios :
Publicar un comentario