Beldur Barik emakumeen indarkeriaren aurkako elkarte euskaldun bat da, eta urtero bideo lehiaketa bat antolatzen dute jendeak indarkeria honen berri izateko eta arazoaz jabetzeko.
Aurten inastitutuan batxilergoko 1. mailako Amaiak, Nataliak, Albak eta laurok parte hartu nahi izan dugu. Gure bideoaren ideia nagusia, hain zuzen ere, aurten mundu osotik emakummeenganako mespretxu eta indarkeria kasuak aipatzea eta jakinaraztea izan da. Honetaz gain, iraganeko kontua ez dela adieraztea, gaur egun ere gertatzen dela, eta pentsaera hori denon artean aldatu nahi dugula.
Oso esperientzia interesgarria izan da guretzat eta polita da guztion lanak ikustea eta aditzea jendea horrelako arazoetan inplikatzen dela horrelako egoeren kontra borrokatzeko.
Hona hemen bideoa.
0 comentarios :
Publicar un comentario