URTZI URRUTIKOETXEAK , MIKOLETA IDAZLEARI BURUZKO HITZALDIA IKASTETXEAN
Bisita honen helburua Rafael Mikoleta idazlea ezagutzera ematea zen. Rafael Mikoleta XVII. mendeko idazlea zen, eta Metodo breve de aprender la lengua VizcaĂna deritzon lana idatzi zuen. Euskara ikasteko obra da, sasoiko gai erlijiosoak jorratzen ez dituena. Gramatika osoa izatera heldu gabe, hizkuntzaren eta, neurri apal batean, sasoiko euskal poesiaren berri ematen digu. Hala ere, Urtzi Urrutikoetxeak Rafael Mikoleta aitzakia bezala erabili zuen antzinako Bilbori buruz hitz egiteko, eta beste gai garrantzitsu bat jorratzeko, euskara. Urtzik kontatu zigun nola hizkuntza honek bizirik jarraitu duen denboran zehar aurkitutako hainbat oztopori aurre eginez.
Ane González eta Sara Celorrio
Hona hemen argazki batzuk
Hona hemen argazki batzuk
0 comentarios :
Publicar un comentario