Basauriko Uribarri BHI-ko Bloga

Zientziari buruzko hitzaldia


Uribarri Institutuko Zientzia proiektuaren eskutik, duela gutxi kerkuntzari buruzko mintzaldia izan genuen. Francisco José Blanco doktoreak, goi mailako ikerlariak, eman zuen.
Munduan zehar ibilia da ikerketa lanetan, eta Alemanian, EEBB-etan, eta Madrilgo CSIC-en hainbat urtetan lan egin arren, gaur egun, Zamudioko Parke Teknologikoan, Ikerbasken, egiten du lan.
F.J.Blanco Kimikaria da eta proteinen egitura ikertzen du erresonantzia magnetikoa erabiliz. Hala ere, ez zigun horri buruz hitz egin baizik eta zientzialarien lanari buruz eta zientzia ikerketaren pausuei buruz. Hain zuzen ere, azken hori azaltzeko historian zehar izan diren zenbait adibide erabili zituen.
Hitzaldiaren amaieran ikasleen galderei erantzun zien, eta horri esker jakin izan genuen Euskal Herria etortzeko arrazoia: Ikerbaskek arlo guztietan baldintza onak eskaini zizkiolako, besteak beste, ikerketarako punta-puntako teknologia erabiltzeko aukera.
Azkenik, arretagatik eskerrak emanez, oso galdera interesgarriak egin zizkiotela ikasleek eta, aldi berean, ikasleen ingeles maila altua azpimarratu zuen.
Interesgarria izan zen oso. Hurrengo ikasturtean … gehiago.
Zientzia batzordea.



Share on Google Plus

About Uribarri BHI Bloga

This is a short description in the author block about the author. You edit it by entering text in the "Biographical Info" field in the user admin panel.

0 comentarios :

Publicar un comentario