Martxoaren 3an , 4.DBHko fisika eta kimikako hainbat ikasle Alhondigara (Bilbora) joan ginen, 2011.urteko kimikaren nazioarteko urtea zelako.
Proiektua " Kimika Bizirik" deitzen da eta horren helburu nagusia ikasleek zientzian eta bereziki kimikan interesa indartzea da.Horretarako, laborategiak Alhondigaraino mugitu zituzten eta bertan, hainbat jarduera egin genituen.Haien artean:
- Detektibe kimikoa (disoluzio ezezagunen identifikazioa egiteko)
- Molaren kontzeptuari buruz hitz egin
- Kimilumineszentziaren erakustaldia.
- Kobrezko 5 zentimoko txanpona urreztatu
- Saiakuntzak nitrogeno likidoarekin
Egin genituen jarduerak gustuko genituen eta gure iritziz oso interesgarriak izan ziren.( Natalia, Ainara, Guillermo).
Hona hemen bertan ateratako bi argazki:
0 comentarios :
Publicar un comentario