1. eta 2. batxilergoko ehun ikasle inguru ( a eta D eredukoak) Basauriko Ibaigane
Kultur Etxera joan ziren azaroaren 10ean Izarraren Argiak pelikula ikustera.
'Izarren argia'-n, 1938tik 1944ra bitartean Saturraranen baldintza latzetan preso izan zituzten emakumeen sufrikarioa erakutsi du Mikel Ruedak.Mezu argia adierazten du pelikulak: Ihesbide bakarra, esperantzari lotzea
Hona hemen pelikula ikusi ondoren ikasleen iritzi batzuk:
“ oso pelikula gogorra da, ez genuen espero serorak horrelakoak izatea. Gainera, Jainkoaren izenean egiten zuten. Gerra zibilaren errealitateari buruz hausnartzea eragin digu.”
“Filma asko gustatu zaigu eta aldi berean izugarrizko zirrara sorrarazi gintuen , izan ere, ez genuen ezagutzen bertan gertatutakoa. Egoera tamalgarria iruditu zaigu eta ez dugu ulertzen zergatik emakume batzuek beste batzuei egiten zieten horrelako astakeriak.
“ Asko gustatu zitzaigun flima. Ez genuen uste horrelakoa zenik Frankismo garaia. Oso pelikula gogorra iruditu zaigu batez ere seme-alabak dieten partea. Hortik aurrera, emakumeek serorek nahi dutena egiten dute haien umeekin mehatzatzen dituztelako.
0 comentarios :
Publicar un comentario