HONA HEMEN IKASLEEK EGINDAKO KRITIKAK
1- Nire ustez filme hau oso aspergarria izan da. Batetik, adin txikiagorentzakofilmea dela uste dut, dena fantasia baita. Gainera, atzeko fondoak faltsuak direla nabari da. Bestetik, argumentua ez da oso argia eta nik behintzat ez dut ulertu. Indarkeria ere badago. Halaber, oso errrepikorra da, beti berdina gertatzen delako eta hasieratik dakizulako nola bukatuko den.Amaitzeko, antzesleak ez zaizkit gustatu, batzuetan ez zitzaielako ondo ulertzen.Hori guztia dela eta, pelikula ez zait batere gustatu eta ez nuke berriro ikusiko.
0 comentarios :
Publicar un comentario