mintzalagun.com-etik hartuta. Mundakako Atorrak |
Hona hemen institutuan aurten egindako ekintzak:
1- Euskal herriko inauteriei buruzko erakusketa. Lezakako Zaku-zaharra panpina jarri eta pertsonaia horri buruzko informazioa entzumena baten bidez egin dugu.Hona hemen testua eta haren grabazioa (ikasleek eginda)
SARRERA :
Aurten,Uribarri Institutuan Inauteriaren gaiaren inguruan ekintza hauek egitea erabaki dugu :
1. Euskal Herrian zehar dauden inauteriak ospatzeko modu ezberdinak erakustea horma-irudien bidez : Pertsonaiak , ekintzak , janzkerak…
2. Inauteri hauetako pertsonaia guztietatik hau aukeratu dugu : Lesakako
ZAKU-ZAHARRA
Orain zakuzaharra pertsonaia honi buruzko informazio osagarria
entzungo duzue . Adi entzun eta hiru galdera hauei erantzun:
Hasi baino lehen jakin ezazu Saralea hitza gure lastoaren sinonimoa dela.
Noiz ospatzen dira?
Zer janzten du?
Nola ospatzen dute herrian?
Zakuzaharrak
Lesakako Inauterietan agertzen dira.Igande Inauterian,arratsaldeko zazpietan kaleratzen dira ,hogei edo hogeita bost ,guztiak batera.
Gizon hauek gorputza zakukiz (zakuzko oihalez) izaten dute estalita . "Jantzi' honen azpian lasto edo sarale ugari eramaten dute,eta hori esker itxura harrigarria daukate.Aurpegia zapi batez dute estalita,begi eta ahoaren parean zuloak dituzten zapiak.Puxika bana daramate eskuan.Banan-banan joaten ilaran, l, ie, ie oihuka .
Herriko kale guztiak korritzen dituzte honela . Kalez kaleko ibilaldi honetan Mairuen laguntza izaten dute . Mairuek kolorezko ehun zatitxoz izaten dute estalita gorputza .
Gaueko hamarretan heltzen dira herriko enparantzara zaku-zaharrak . Enparantza erdian burdinazko barra bat dago albo batetik bestera,eta hari eusten diote.Une hartantxe herriko ume eta neska-mutikoek gainera egiten diete salto zaku-zaharrok lurrera botatzeko.Zakuetatik ere tira egiten diete eta hauetariko askok eta askok beren zaku jantziak galtzen dituzte,eta , ondorioz, saralea zabaltzen da alderdi guztietara .Umeak, orduan , hasten dira saraleaz jolasten,elkarri botatzen diotela .
INAUTERIAK INSTITUTUAN ETA KALEAN!!!
0 comentarios :
Publicar un comentario