Euskal Herriko hainbat txokotan ohitura errotua da. Diotenez, lur azpiko espirituak berpizteko, eta aldi berean, lurra esnatzen hasteko ospatzen da jai hau makilarekin. Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako nekazal giro euskaldunetan, ohitura zaharra da Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, etxez etxe kantari ibiltzea. Batzuetan, dirua eskatzen da eta beste askotan, barrena asetzeko janaria eta edaria.
Ikastetxetik animatzen zaituztegu kaleetan ibiltzera otsailaren 4an makilak eskuan, kopla zaharrak abestera. Egun horretan atsedenaldian kantatzeko aukera egongo da.
"Oles eta oles atetan,
nor dabil denpora honetan?
Hiru-lau mutil zoragarriak
Santa Ageda kantetan"
0 comentarios :
Publicar un comentario