Baseak
Uribarriko Normalkuntza Batzordeak aurten ikasleentzako blog lehiaketa antolatuko du. Ekimenaren helburua, euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, beti ere euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.
Bete beharreko baldintzak hauek dira:
• Lehiaketan hiru atal izango dira: blog pertsonalak, taldeko blogak, eta blog tematikoak. Atal bakoitzean Interneteko bitakora onena sarituko da. Bloga egiterakoan eta elikatzerakoan dituzuen ideiak, irudimena eta abilitatea baloratuko dira. Zenbat eta gehiago idatzi orduan eta hobeto.
• Parte-hartzaileak atal bakarrean parte har dezake.
• Blog bat saritua izateko honako irizpide hauek baloratuko dira: euskararen maila, kalitate literarioa, diseinua, gaurkotze maila eta originaltasuna. Azken irizpide horren harira, blog originalenak ere bere sari berezia izango du.
Entregatzeko epea: Abenduaren 6an
Nola entragatu: posta elektroniko honetara bidali: noruribarri@gmail.com
• Sariak honakoak izango dira:
- Blog pertsonal onena: 60 euro
- Taldeko blog onena: 60 euro
- Blog tematiko onena: 60 euro
0 comentarios :
Publicar un comentario